Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Itxaropena dantza taldeak, AEKak eskatuta, fandango eta arin-arin ikastaroa egin du. Atzo bukatu zen lau klasetako ikastaro hori. Bai, AEKak eta bai Itxaropenak ere “oso positibotzat” jo dute ekimena.
AEKko ikasleek oso gustura aritu direla azaldu digute. Dantzak, azkarrak eta zailak direla diote. Dantzak ongi ikasteko denbora gehiago behar dela esan dute, baina oinarrizko pausoak barneratu dituzte.
Irati Aldaz, euskaltegiko irakasleak, ikastaroa oso positiboa izan dela dio, “ikasleak gustura ikusi ditut, euskara praktikatzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko aukera izan dute”. Bestalde, herriko beste eragile batekin harremanak egin dituztela azpimarratu du eta aurrera begira elkarlanean jarduteko bidea zabaltzen lagunduko duela uste du.