Albisteak

Aitor Larrañagak irabazi du III. Gurutzeaga Saria

Bukatu berri da III. Gurutzeaga Saria. Plazatik irten dira txirrindulariak 16:00etan. 58 kilometroko lasterketa jokatu dute gazteek, ibilbidean zehar bi aldiz pasa dira Zestoatik. 17:30ak aldera amaitu da, Gurutzeaga frontoi parean.

Kadete mailako (14-15 urte bitartekoak) txirrindulari lehiaketa hau lehiatzen den hirugarren aldia da. Aurtengoan,  lehenengoa iristen helmugara Aitor Larrañaga (Victor Alvaro) izan da. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, Jokin Murgialdai (Arabarrak) eta Julen Dorronsoro (Limousin). Taldeka, Victor Alvaro txirrinduari taldea izan da saritua.

Antolatzaileek, eskerrak eman dizkie Zestoako Udalari eta bolondres lanetan aritu diren zestoar guztiei. Adierazi digutenaren arabera, hogeita hamar bat zestoar aritu dira antolakuntzan. Hala ere, aukeran, jende gehiago behar izaten dela horrelako lasterketa batean nabarmendu dute, berrogei bidegurutze inguru zaindu behar izaten baitira. Hurrengo urteetarako, antolatzaileek, herritarrei laguntzera gerturatzeko deia luzatu nahi diete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide