Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Herriko emakume talde bat Zestoako Pilota Taldearekin harremanetan jarri eta pala entrenamenduak finkatu nahian dabil. Pilota taldeak frontoia erabiltzeko ordu jakin batzuk ditu, hauetako ordu pare bat emakumeen pala entrenamenduetarako erabiltzeko aukera ikusi da.
Entrenamendu horiek, emakume talde bat elkartu eta beraien artean palan aritzeko izango lirateke. Helburua, emakumeak elkartu, kirola egin eta palan zertxobait trebatzea da.
Frontoia erabiltzeko aukera ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan dago. Ordutegiak eta taldea zehazteko, ostegun honetan (apirilak 14), 20:00etan elkartuko dira kiroldegian. Palan ibili nahi duten emakume guztiak gonbidatuta daude.