Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azken txanpan sartuta dago ekainaren 11ko Eskola Txikien Festako antolakuntza. Auzotarrak jo ta su lanean ari dira: iganderako behar diren azpiegiturak montatzen, inguruko herrietan kartelak jartzen, salgai egongo diren kamisetak antolatzen…
Udal langileak ere auzoa txukuntzen ari dira: belarra moztu, Sansineneako parking-etik Arroarako bidea berritu, etab.
Antolatzaileek dena prest izan nahi dute igandean Eskola Txikien Festara etortzen diren guztiek erosotasunez gozatu dezaten egun polit bat igaroz.
IRUZKINDU