Albisteak

Sonporten iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Agiro Mendi Klubak Sonporten iraupen eskia egitera joateko irteera antolatu du, otsailaren 21etik 23ra bitartean. Irteera arratsaldean izango da, ordua aurrerago zehaztuko da, eta itzulera otsailaren 23an egingo da.

Bidaiara joateko garraioa norberaren kontura izango da, eta egonaldia Sonporteko aterpean egingo da. Parte-hartzaileek bi gau, bi gosari eta afari bat izango dituzte. Prezioa 60 eurokoa izango da federatuentzat, eta 65 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Bidaiara joateko interesa dutenek kiroldegian eman beharko dute izena, eta lehenbailehen egitea gomendatzen da, lekuak mugatuak direlako. Gehienez, 40 pertsona onartuko dira, eta kopuru horretara iristean izen-ematea itxiko da.

Izena ematerakoan, ordainketa-agiria aurkeztu beharko da, eta diru-sarrera honako kontu-zenbakira egin beharko da: Kutxabank 2095 50 33 1091 1850 6417.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide