Albisteak

[ARGAZKIAK] Urrezko aizkora eta Errota harria txapelketak jokatu zituzten atzo Iraetan

Atzo arratsaldean herri kirol ikustaldia izan zen Iraetako Txikito frontoian Santa Ines jaietako lehenengo asteburuari amaiera ona emateko. Arratsaldeko 17:30tan hasi zen jaialdia eta urteroko legez jende asko animatu zen bertara lehiaz gozatzera.

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketan, maila handiko norgehiagoka izan zen. Ugaitz Mugertza “Mugertza II” eta Ibai Soroa bikoteak Iker Vicente eta Eneko Saralegiren aurka neurtu zituzten indarrak. Errota harria proban berriz, Paulo Azpiazu eta Gari Garmendia, Mikel Lopetegi “Urra” eta Beñat Telleriaren aurka lehiatu ziren. Emakumeen arloan, Emakume Mailako Harrijasotzaile Azkarren Txapelketaren kanporaketaz gozatzeko aukera izan zuten. Maddi Gesalaga eta Goizeder Abendibar gazteak elkarren aurka jardun ziren.

Urtarrilak 21ean, asteartea, jarraituko du festak Santa Ines egunarekin. Hau da egitaraua:
11:00 Santa Ines eguneko meza.
14:00 Santa Ines eguneko auzo bazkaria Gure Ordeka elkartean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide