Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Eñaut Gaztañaga musikari eta musika ekoizle zestoarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Jon Artano kazetari zestoarrak egin dio elkarrizketa, Iñaki Guridi eta Maider Segurolarekin batera, «Eñaut Gaztañaga, musika ekoizle lasaia» izenburupean.
Grises eta Ezpalak taldeetako kide izateaz gain, Zestoako Gaztain estudioaren arduraduna da Gaztañaga. Bertan, hainbat musikariren lanak grabatu eta ekoitzi ditu azken urteotan.
Elkarrizketa [hemen] entzun daiteke, Faktoriako elkarrizketak atalean, urriaren 5eko saioan.