Albisteak

Udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar udal langileen greba dela eta

Bihar, urriak 8, osteguna, ELA eta LAB sindikatuek deituta, greba egingo dute EAEko udal eta tokiko administrazioetako langileek. Ondorioz, Zestoako udal zerbitzuak itxita egongo dira; besteak beste, kiroldegia, liburutegia eta udaletxeko harrera.

Udal langileen lan baldintzak hobetzeko eta Udalhitz hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko mobilizazioen barruan kokatzen da greba. Irailaren 24an ere elkarretaratzea egin zuten Zestoako Udaleko langileek udaletxe aurrean. Erosahalmena berreskuratzea, euskaraz lan egiteko neurriak, belaunaldi erreleboa eta subrogazio eskubidea aldarrikatu zituzten, besteak beste.

Orduko mobilizazioan, sindikatuek Eudelen jarrera salatu zuten, negoziazio mahaia blokeatzen ari zela iritzita, eta aurrerapausorik ezean urriaren 8an egun osoko greba egingo zutela iragarri zuten.

Udalak barkamena eskatu du zerbitzuen itxierak eragin ditzakeen eragozpenengatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide