“Hysteria” antzezlanaren txanda izango da datozen egunetan
Danbolin— 2017-06-28Albiste honetan datorren argazkia astearte arratsaldekoa da. Bi egunez jarraian Zestoako Kultur Etxeko aretoa guztiz bete da “Amaren etxea” antzezlanarekin. Gaur, bihar eta etzi “Hysteria” antzezlana ikusteko aukera izango da. Antzezlan hori Amancay Gaztañaga zuzendariak idatzitako lehen obra da eta “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak jorratzen ditu. Oraindik saio batzuetarako sarrerak salgai daude Mairi dendan (estankoan). Antzezlanen aurretik eta ondoren ere erosi daitezke sarrerak.
Hemen duzue Zestoako antzerki hamabostaldiko egitaraua:
- Ekainak 28, 29 eta 30: “Hysteria” antzezlana. Amancay Gaztañagak idatzitako lehen obra. Komedia gazi-gozo honetan “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak bizi ahal izango dituzte ikusleek.
- Uztailak 1: “Jo aurretik” antzezlana. Haurrei zuzendutako antzerkia Mikel Ibargurenen gidaritzapean.
- Uztailak 2, 3 eta 4: “Kruzadak” antzezlana. Michel Azama antzerkigilearen poema dramatikoan oinarritutako antzezlana. Antzerkiak gerraren inguruko historia kontatzen du.
- Uztailak 5, 6 eta 7: “Hamlet gorroto dut” antzezlana. Paul Rudnicken antzezlan honetan, Andy telebistako aktore ospetsuaren nondik norakoak ikusteko aukera izango da.
- Uztailak 8: Artedramak ekoiztutako “Hozkailuak” antzezlana, Patricia Urrutia eta Ander Lipus aktoreen eskutik.
IRUZKINDU