Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Joan den ostegunean Minbiziaren Aurkako Elkartekoen bisita izan zuten Aizarna, Iraeta (ikus argazkia) eta Arroabeako udaleku irekietan. Minbiziaren Aurkako Elkartekoek azaleko minbiziaren prebentziorako dinamika ezberdinak egin zituzten udalekuetako haurrekin. Erredurak nola saihestu eta azala zaintzeko aholkuak eman zikieten.
Ostegun honetan Zestoan herritar guztientzako informazio-puntua jarriko da
Datorren ostegunean, uztailak 13, Zestoako herriguneko haurrek landuko dute gai bera. Horretaz gain, 12:00-13:30 bitartean, herritarrentzako informazio-puntua jarriko dute plazan Minbiziaren Aurkako Elkartekoek. Bertan, gerturatzen direnei azaleko melanina maila neurtuko zaie eta eguzkiaren erredurak saihesteko gomendioak eman.
IRUZKINDU