Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo Ertxiña Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten Zestoako Kultur Etxean. Guztiz bete zen aretoa, ikusle askok tente edo lurrean eserita entzun behar izan zuten musika emanaldia. Instrumentu ezberdinek hartu zuten parte, helburua musika eskolan eskaintzen diren instrumentuak erakustea baitzen. Kontzertuaren ondoren, datorren urtean matrikulatuko diren haurrei instrumentuak ikusteko eta gertuagotik ezagutzeko aukera eman zitzaien.