ARRASTOARI SEGIKA

Zein azkar pasa zaigun ikasturteko lehen hilabetea! Gorakada izan dugu, bai taldeetan, bai ikasle kopuruan; eta horregatik izango da. Martxa onean goaz, bai horixe! Kurtsoko lehen Danbolin alea ere jaso dugu postontzian eta ikusi al duzue gure txokoan (azken bigarren orrialdean, agendaren ondoan) ekarri dizuegun proposamen berria?

Ikasturte honetan jolas batekin gatozkizue! Honako hauek izango dira arauak:

  • Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
  • Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
  • Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: emaila e -postara – zestoa@aek.eus– edo mezua edo whatsapp-a 670 420 048-ra.
  • Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!

Eta honako hauek hil honetako pistak; zer den edo, kasu honetan, NOR DEN asmatu behar duzue.

1-Zestoan jaio zen 1912an.

2-Elizarekin lotura izan zuen eta kulturaren alde lan handia egin zuen.

3-Bere gurasoak botikariak ziren.

4-Ez badakizu non gauden, bere izenak lagunduko dizu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide