Albisteak

Gure Esku Dago eta Kontseiluak antolatutako “Tripontzia” zozketako txartelak salgai inguruko saltokietan

Duela gutxi arkeztu dute “Tripontzia Urteberriko Saria” Gure Esku Dagok eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Kontseiluko eta GEDko bozeramaileek azpimarratu dutenez epe luzera begirako proiektu honekin “eredu berri bat” sortu nahi dute. Hain zuzen, lurraldetasuna eta euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartzen duen formatu honetako lehen zozketa da. Billeteen diseinuan ere ikus daiteke hori, zenbaki bakoitzeko zortzi serie, eta euskal lurraldetasunari lotutako zortzi ilustrazioetan.

Urteberriko sari horretan zenbakia eta seriea suertatuz gero 60.000 euroko saria izango litzateke, eta zenbakia serierik gabe 6.000 euroko saria. Zozketa, 2018ko urtarrilaren 15ean egingo da. Zestoan ondorengo saltokietan eskuratu daitezke Tripontziaren txartelak:

  • Koiote taberna
  • Agustin taberna
  • Fati
  • Eizagirre (Txoko txiki)
  • Mollergi
  • Txoko
  • Uztapide
  • Irantzu
  • Gurutze Jubilatuen taberna
  • Potxolo liburudenda
  • Arroabeko Txomin taberna
  • Aizarnako Anbu eta Konpitteko



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide