Albisteak
Ikas-Jolas taldea osatu dute Caritaseko kideek
— 2018-01-22Euskaraz ez dakiten gurasoen seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko Ikas-Jolas taldea osatu duteĀ Caritaseko kideek. Astean bi orduz elkartzen dira, astelehen eta ostegunetan. Zerbitzu honekin egoera honetan dauden haurren integrazioa bultzatu nahi dute eta eskolan izan ditzaketen zailtasun linguistikoei aurre egin.
Momentuz lau boluntario dituzte haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko. Caritaseko kideen arabera ordea, gutxienez beste bi beharko dituzte. Astero 15 haur inguru biltzen dira eta orain arte lortutako erantzunarekin gustura agertu dira taldeko kideak.
Programan boluntario izan nahi baduzu deitu telefono honetara: 681 671 796
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide