Albisteak

Libe eta Hartz musika taldeen kontzertuak izango dira bihar Gaztetxean

Libe eta Hartz musikarien kontzertuak izango dira bihar, larunbata arratsaldeko 18:30ean Gaztetxean. Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe Cortzázarrek. Ekon, Sorkun edota Izaki Gardenak bezalako taldeetan aritu da. Bere kantu propioak lantzeko denbora hartu eta Libe izeneko proiektuan murgilduta dabil egun. Ibilbide berri honetan Ilargia erori da diskoa kaleratu zuen pasa den udazkenean.

 

2016an sortutako Hartz musika taldea aldiz, Julen Hidalgo (bateria) eta Jon Barkin (baxua) azpeitiarrak eta Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarrak)  hirukote gazteak osatzen dute. Iraungitze Datei bigarren lan luzea aurkeztuko du laster taldeak. Diskotik Mundu Zoro honetan kanta aurreratu dute oraingoz.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide