Albisteak
Alonderoko aldapako igogailuaren planoak
— 2018-02-02Datorren asteartean, hilak 7 erabakiko du Udaletxeko kontratazio mahaiak ze enpresak burutuko dituen Alonderoko aldapako igogailua egiteko lanak. Kontratazio mahaiaren erabakia otsaileko plenoan berretsi beharko dute. Hautatua izan den enpresak hainbat agiri aurkeztu beharko ditu Udalean lanak hasi baino lehen.
Obra guztiaren kostua 312.946,63 eurokoa izango da, BEZa barne eta martxoa amaierarako hastea aurreikusten da. Gorka Unanue EAJko hirigintza zinegotziaren arabera, lanak bost hilabeteren buruan amaitutzat izatea espero da.
Igogailuaren planoak
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide