Albisteak
Hileta elizkizunetarako autobus zerbitzua eskainiko du Udalak
— 2018-02-16Aizarnan eta Arroagoian egiten diren hileta elizkizunetarako autobus zerbitzua eskainiko du Udalak. Elizkizunak hasi baino ordu-erdi lehenago abiatuko da autobusa Gurutzetik eta Iraetan geldialdia egingo du. Arroagoiara bidean Lorentxa parean ere geldituko da. Zerbitzua doakoa izango da.
“Herritar talde batek autobus zerbitzua eskaintzeko aukera aztertzeko eskatu zigun. Auzoak txikiak direnez, autoekin arazoak sortzen dira hiletaren bat dagoenean”, azaldu du Josetxo Mendizabal alkateak. “Gaia Ongizate Batzordean aztertu ondoren, zerbitzua eskaintzea erabaki genuen. Bidaia bakoitzak 150€tako kostua izango du eta Udalak bere gain hartuko du” adierazi du Mendizabalek.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide