Albisteak

Hilabete baino lehen hasiko dira Arroabeko eskola berria eraikitzen

Eusko Jaurlaritzako kontratazio mahaiak aste honetan sinatu du Arroabeko eskolako eraikin berria egiteko akordioa Altuna y Uria S.A. enpresarekin. Kontratua sinatu ondoren, enpresak hilabete izango du lanei ekiteko eta urtebeteko epea dute lanak amaitzeko. “2019ko apirilerako eraikin berria prest egotea espero dugu” azaldu dute Sakulupe Guraso Elkarteko kideek.

Joan den urteko urrian hasi zituen eraikin berria egiteko beharrezkoak diren azpiegituara lanak Zestoako Udalak. “Orduan esan zitzaigun urtea amaitu aurretik hasiko zirela lanak, baina gure haurrentzat tamalez, atzerapen hau gertatu da” adierazi du Sakulupeko Elkarteak.

Sukulupe Elkartea 2014an hasi zen eskola berria eskatzeko aldarrikapenekin. 2015ean Eusko Jaurlaritzarekin hainbat bilera egin ostean, plangintza bat aurkeztu zieten. Plangintza horretan, 2017are amaierarako eskolako eraikin berria amaituta izatea aurreikusten zen. “Atzerapenak pilatzen joan dira, baina espero dugu jarri zaigun epe hau izatea behin betikoa: 2019ko apirilerako eskola berria izango dugunaren pozarekin jarraituko dugu aurrera” azalldu dute elkarteko kideek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide