Albisteak
Eskola Txikikoko auzolanarekin jarraituko dute bihar
— 2018-02-23Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldetik antolatu da auzolana. Badira pare bat urte Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldea osatu zela herrian: Herri Eskolako eta Zestoako Udaleko ordezkariez gain, Ekain Guraso Elkartea eta beste hainbat herritarrek osatzen dute taldea.
Joan den larunbatena hasi ziren hainbat herritar lanean, eta bihar jarraituko dute. Goizeko 9:00etan elkartuko dira Gaztelekuan materiala hartu eta eskola txikira joateko. Esku bat bota nahi dutenak ongi-etorriak izango direla jakinarazi dute.
Harremanetarako: 688 684 029
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide