Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

IX. Erniarraitz bertso sariketako hirugarren kanporaketa jokatuko da datorren igandean, hilak 4, arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean. Guztira, hemezortzi bertsolari ari dira parte hartzen txapelketan.
Lehen kanporaketa Azkoitian jokatu zuten otsailaren 18an eta Aratz Igarzabal gabiriarra nagusitu zen saio hartan. Bigarren kanporaketa aldiz, Errezilen izan zen eta Eneko Araiztegi izan zen garaile. Hilaren 16an izango da finala gaueko 22:00etan Azpeitiko Gaztetxean.
Datorren igandean Kultur Etxean jokatuko den kanporaketan Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Jon Ander Iriondo, Haritz Mujika, eta Aitor Salegi zestoarrak jardungo dute bertsotan. Aizpea Aristi arituko da gai-jartzaile lanetan.