Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kontzertu didaktikoa eskainiko du Zestoako Musika Bandak datorren ostiralean, hilak 16, arratsaldeko 19:30ean Udaletxe azpian. Herriko bandak, eskolak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatutako kontzertua izango da. Herri Eskolako hainbat haurrek parte hartuko dute ikuskizunean. Lau obra interpretatuko dituzte eta bakoitza koreografia eta antzezlan txikien bitartez aurkeztuko dute publikoaren interakzioa bilatuz.
Ondorengoak dira interpretatuko dituzten obrak:
The Typewriter – Leroy Anderson (arr. J. V. D. Heyde)
La Chasse – Johann Strauss (arr. J. Devogel)
En un Mercado Persa – Albert W. Ketèlbey
Marcha Radetzky – Johann Strauss (arr. Renato Morena)