Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak aurkeztu ditu gaur UEMAk, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordearekin batera egindako agerraldian. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu udaleku hauek UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean.
50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 9a arte.
Informazio gehiagorako:
http://www.uema.eus/2018/03/23/gazteak-euskararen-inguruan-sentsibilizatzeko-kontzientziatzeko-eta-eragile-aktibo-bihurtzeko-udalekuak-aurkeztu-dituzte/