Albisteak
Aste Santuko udaleku irekiak Sastarrainen
— 2018-03-28Aste Santuko oporretarako, haurrentzat udaleku irekiak antolatu ditu Sastarrainek. Zestoa eta Azpeitiko haurrak izan dira batez ere parte hartu dutenak. Martxoaren 26tik 28ra bitartean, astelehenetik asteazkenera alegia, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte. Baratzea, ukuilua, ogia eta postre goxoak egin dituzte, baita kobazuloan sartu ere ibili dira. Apirilaren 3tik 8ra bitartean izango da beste txanda bat.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide