Albisteak
2. eskuko azoka prest da Herri Azokarako
— 2016-05-13Maiatzaren 21ean izango da Zestoako Herri Azoka. Azokarako hainbat ekimen antolatu dira, eta horien artean dago 2. eskuko azoka. Hori dela eta, azken bi asteetan ahalegin berezia egin dute 2. eskuko azokarako arropa biltzen Arropa Solidarioa taldekoek. Eliz Kaleko “Zentroan” gordetzen dute jasotako arropa guztia, eta argazkietan ikus daiteke zenbat lan egin duten jasotako guztia sailkatzen.
Herri Azokan herritarrentzat eskuragarri jarriko dute orain arte bildu duten guztia. Gehienez ere 5 euroko prezioa izango dute 2. eskuko azokan eskuratu ahal izango diren salgaiek.
Arropa bilketa urte guztian zehar
Hala ere, herritarrek urte guztian zehar utzi dezakete arropa Eliz Kalean egoten den edukiontzian (irudietan ikusgai). Arropa Solidarioa taldeko kideek adierazi digutenez, orokorrean gizonezkoen arropa falta izaten zaie.
Egin zaitez bazkide