Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren asteazkenean, maiatzak 2, gaztetxoen Santakutzetako pilota txapelketako finalak jokatuko dira arratsaldeko 17:30ean hasita frontoian. Benjaminetan, Oier Aldalur, Eneko Luluagaren aurka. Alebin nesketan, berriz, Julene Arzallus, Maider Aizpururen aurka. Eta, alebin mutiletan, Unai Lizarralde, Jon Mendizabalen aurka. Txapelketatik kanpo jaialdiko azken partida Xabat Sasiain eta Mattin Eizagirreren arteko eskuz eskukoa izango da.
Pasa den igandean jokatutako finalerdiko argazkiak hemen ikusgai.