Albisteak
Maiatzean zehar Atletismo Topaketak egingo dira Iraetako futbol zelaian
— 2018-05-08Datorren larunbatean hasita, Iraetako futbol zelaian Atletismo topaketak egingo dira. Hiru jardunaldi izango dira guztira, maiatzak 12, 19 eta 26an. Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte.
Atletismo Topaketak goizeko 9:30ean hasiko dira eta lehenengo lana taldeak banatzea izango da. Guztira lau talde egingo dira. Ondoren, lehen lasterketa korrituko dute futbol zelaiaren bueltan, beroketa moduan. 400m egingo dituzte (zelaiari bira bat). Gero, taldeak txandakatuz beste bost proba egingo dituzte: pisua, altuera, jabalina, 60m lauak eta 60m hesiak. Amaitzeko, atleta txikientzat probarik politena izango da, erreleboak. Aurrez ikastetxe bakoitzak bere taldeak osatuta izan beharko ditu.
Oharra: Topaketa eguna baino lehen ikastetxe bakoitzak bere partaideen zerrenda bidali beharko du ondoko posta elektronikoetara: joirureta@outlook.es eta zestoakokiroldegia@euskalnet.net. Alde batetik bakarkako zerrenda, eta bestetik erreleboetako taldeak. Topaketa egunean izen ematean aldaketak egin ahal izango dira.
Pasa den urteko argazki batzuk hemen ikusgai.
Egin zaitez bazkide