Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Giro ezin hobean ospatu zuten pasa den larunbatean Pazko Festa Aizarnan. Eguraldia lagun izan zuten eta jende ugari ibili zen egun guztian zehar. Goizean txorimaloen erakusketa egin zuten Aranburuko zelaietan eta Herri Elkarteko kideak oso gustura daude izandako erantzunarekin. Arratsaldean 40 haur inguruk hartu zuten herriko plazan egindako jolasetan. Egunari amaiera emateko herriko tabernetan kantu-poteoa egin zuten heldu eta haurrek. Orokorrean oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
Argazkiak: Aizarnako Herri Elkartea