Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi txarrari aurre eginez, goizean goizetik lanean dabiltza Zestoako IV. Herri Azokako antolatzaileak. Euria dela eta, postu ezberdinak Udaletxe azpian jarri dituzte. Hainbat artisau, bertako ekoizle eta erakusketak daude ikusgai. Malen Etxekoen eskutik mokadutxoa egiteko aukera ere egongo da eguerdian.
Hemen egun osoko egitaraua:
10:00 – 14:00 Azoka
2. eskuko azoka, bertako ekoizleak, erakusketak, artisauak…
12:30 – 13:30 Trikitilariak
Eguerdian zehar jakien postuak
17:00 – 21:00 Eragileen postuak
18:30 Giza Katea (Gure Esku Dago)
19:30 Txaranga
20:00 Jakien postua