Albisteak

Zestoa izango dute hizpide bihar eguerdiko Onda Vasca-ko irratsaioan

Zestoa izango dute hizpide, bihar eguerdiko 12:10ean hasi eta 12:50 arte. Irratsaioan, sektore ezberdinei buruz arituko dira hizketan hainbat herritar. Turismoa, merkataritza edota industria sektorea izango dituzte hizpide. Josetxo Mendizabal alkateak ere hartuko du parte saioan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide