Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Dena ez da festa Lasaoko Espabilau egunean, auzoa hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan da goizean eta arratsaldean ere izango da beste bat. Gaur goizean, Lasaon lur azpian dauden pasabideak ezagutzeko aukera izan da eta arratsalderako Karlos Arroitaonandiarekin Lasaoko Markesaren kriptara bisita gidatua antolatu dute. Gurasoak, markesaren zerbitzari izan ziren eta oso gertutik ezagutzen dituzte Arroitaonandiatarrek Markesaren bizitzaren inguruko xehetasunak.
Gure herriko historiaren zati bat gehiago ezagutzeko aukera paregabea beraz gaur arratsaldeko 18:00ak aldera Lasaon.
Lotura honetan, 2003an, Lasaoko Markesaren inguruan Danbolin aldizkarirako Manuel Arregik idatzitako artikulua: