Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pasa den asteburuan, herriko hainbat gaztek pilota Errendimendu Udaberri eta Ezker Horma txapelketetako finalak jokatu dituzte. Errendimendu Udaberri Txapelketako finala jokatu zuten Lier Ruiz eta Ioritz Agirrek, Xabat Sasian eta Mattin Eizagirreren aurka ostiral arratsaldean, OƱatin. Eizagirre eta Sasian izan ziren garaile 22 eta 6 irabazita.
Larunbatean, aldiz, Ezker Horma Txapelketako finala jokatu zuen Julen Odriozolak Villabonan. 11 eta 22 galdu zuen zestoarrak.
Argazkiak: Eduardo Agirre eta Elena Goikoetxea