Komunitatea

Zuk nahiko al zenuke hamaikagarrena izan?

Zuk nahiko al zenuke hamaikagarrena izan?
Ez, ez, futbol taldea osatzeko hamaikagarrenaren bila ez gabiltza; Euskaraldiako hamaikakoa osatzeko herritarrei gonbidapena egiten, bai.
Euskaraldia antolatzeko batzordea sortu berri da herrian eta bilera horretan parte hartu genuenak hamar garenez hamaikagarrenaren bila gabiltza. Baina, zer da Euskaraldia?
Azaroren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko herri askotan egingo den ekintza da. Nahi duten herritarrek hamaika egunez euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Konpromisoak esan nahi du ahal den egoera guztietan euskarari eusten saiatuko dela herritarra, eta beste hizkuntza batera pasako da parekoak ulertzen ez badio.
Etengabe euskaraz egiten saiatuko direnek “ahobizi” rola jokatuko dute eta euskaraz egiteko gai ez diren edo egiten ausartzen ez direnak “belarriprest” izan ahal izango dira, alegia, “belarriprest” txapa paparrean daramanak esan nahi die zestoarrei berari euskaraz hitz egitea nahi duela, ulertzen duela euskara. Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ekimen bat da.
Hamaikagarrena izan nahi duzun galdetu dizugu…




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide