Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Uztailaren 4tik 8ra Zarautzeko kaleak antzerkiz, dantzaz eta musikaz beteko dira Kalerki jaialdiaren 25. edizioa dela eta. Urteurren borobila izanik, Amancay Gaztañagak zuzendutako A Lurpean, antzerki berezia prestatu dute. Udalak eman zion Gaztañagari obra zuzentzeko ardura. Patxi Santamaria, Iraia Elias, Koldo Arakistain, Beñat Aristi, Ainhoa Alberdi eta Ander Iruretagoiena antzezle zarauztarrek interpretatuko dute.
Uztailaren 7 eta 8an antzeztuko dute, iluntzeko 23:00etan, La Rosaleda parkean.
Argazkia: Urola Kostako Hitza