Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Poltsa konpostagarriak banatzeko saltokiak aldatu ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Pasa den otsailaren 19an itxi zen 2018an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Zestoan, bi saltokitan banatuko dira. Herrigunean, Coviran supermerkatuan eta Arroabean, Keixa fruta-dendan.
Guztira, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 11 establezimenduk jaso dute poltsak banatzeko diru-laguntza. Honen helburua, hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea da, herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuz. Urola Erdiko Mankomunitateak guztira 11.000€ bideratuko ditu zerbitzu honetara.