UEMAko kide diren 87 herrietatik heldutako 15 eta 18 urte bitarteko gazteen udalekuak hasi dira gaur Sastarrainen. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko antolatu ditu aurten udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Zazpi eguneko egonaldia izango da eta soziolinguistikarekin lotutako gaiak landuko dituzte.