Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

XXXIII. Ondarbasoko igoera jokatuko da larunbatean, hilak 1, Zestoako Guretzeaga Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Proba, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta ohiko 3.2 kilometroko ibilbidea izango du, Erdikaletik hasi eta Ondarbasoraino. Aurtengo edizioa berezia izango da, Juan Karlos Iraolagoitia “Otxaka” txirrindulariaren omenez egingo baitute.
Proban parte hartu nahi dutenek, Koiote eta Uztapide tabernetan eman beharko dute izena abuztuaren 29a baino lehen. Federatuta ez daudenek, nortasun agiriaren fotokopia eraman beharko dute.
Ikusi pasa den urteko edizioko argazkiak hemen.