Umeen eguneko bazkarirako txartelak erosteko aukera izango da datozen egunetan
Danbolin— 2018-08-28
Irailaren 9an, igandea, ospatuko da Amabirjin jaietako Umeen Eguna. Azken urteetan egin den moduan, aurten ere bazkaria egingo dute. Kiroldegiko aterpean izango da, eguerdiko 14:00etan. Jatekoari dagokionez, bi aukera izango dira:
- Antolatzaileek jarritako menua jatea: Paella, oilaskoa eta postrea. Txartelak: HH 5 euro, LH 9 euro eta DBH/Helduak 11 euro.
- Norberak ekarritako bazkaria jatea. Doako tiketa hartu beharko da derrigorrez, tokia gorde ahal izateko.
Bazkarirako txartelak honako egun hauetan eskuratu ahal izango dira Udaletxe azpian:
- Abuztuak 31, ostirala: 19:00 – 21:00
- Irailak 1, larunbata: 12:00 – 14:00 / 17:00 – 19:00
- Irailak 2, igandea: 12:00 – 14:00