Albisteak

‘Ikas-jolas’ egitasmoaren berri emateko bilera zabala egingo dute asteazkenean Portalen

Pasa den ikasturtean hasitako ‘Ikas-jolas’ proiektuaren berri emateko bilera zabala egingo dute datorren asteazkenean, hilak 3, arratsaldeko 18:00etan, Portalen.

Euskara menperatzen ez duten gurasoen seme alabei eskolako lanetan laguntzeko sortu zen proiektua. Zerbitzu honen helburua, egoera honetan dauden haurren integrazioa bultzatzea da, eskolan izan ditzaketen zailtasun linguistikoei aurre eginez. Aurten, ume kopuruak gora egin duela ikusita, haurrei laguntzeko boluntario beharrean daude. Herritarrei euren proiektuan parte hartzeko gonbita luzatzen die ‘Ikas-jolas’eko kideek.

Programan boluntario izan nahi baduzu deitu telefono honetara: 681 671 796

Argazkia: Bidasoako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide