Albisteak

Herriko argiak aldatzen hasi dira

Pasa den astelehenean (hilak 15) hasi ziren langileak herrian LED sistemako argiteria jartzen. Gorka Unanue, hirigintzako zinegotziaren esanetan, pare bat hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko. “Materiala iristen doan heinean ari dira langileak lanean eta Gabonak aldera bukatzea aurreikusten dugu” azaldu du Unanuek. 2017ko uztaileko plenoan erabaki zen herriko argiteria publikoa pribatizatzea, EAJren aldeko 6 eta EH Bilduren aurkako 5 botorekin.

Pasa den astean 25 farola inguru jarri zituztela adierazi du zinegotziak. Parkean, San Joan bidean edota autobus geltoki inguruan jada aldatu dituzte farolak eta datozen asteetan herri guztian sistema berria ezarriko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide