Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako adinekoen egoitzatako langileak grebak eta mobilizazioak egin dituzte adinekoen egoitzek herrialdeko lan hitzarmen “duina” izan ditzaten aldarrikatzeko. Zestoako San Joan Egoitzako langileak Arozena hotel aurreko errepidearen ondoan kontzentrazioa egin zuten atzo goizean. “Guk hitzarmen propio bat daukagu egoitzan, baldintza hobeagoekin baina gainontzeko egoitzetako langileei elkartasuna erakutsi nahi izan diegu elkarretaratzearekin” adierazi dute San Joango langileek. Nahiz eta euren egoera hobeagoa izan, sektorean hitzarmen on bat izatea nahi dutela azaldu dute.