Albisteak

Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko lehenengo tailerra egin dute

Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzen hari da Udala, orain arte martxan zegoena “zaharkituta” gelditu delako. Dokumentu berria osatzeko,  bi tailer antolatu dituzte herritarren ekarpenak jaso ahal izateko. Atzo arratsaldean egin zuten lehenengoa eta kultura, natura eta etxebizitzen gaiak jorratu zituzten. Etxebizitzaren gaia landu zuten hasieran eta herriko etxebizitzen egoera, alokairurako dagoen eskaintza, azken salerosketen kopurua… izan zituzten hizpide. Kultura ondareari dagokionez, babestu beharreko ondare-motak zein izan beharko duten aztertu zuten besteak beste. Azkenik, ingurune naturalaren inguruan ere aritu ziren. Lurzoru eta nekazal-ahalmena, ingurumen arazoak…jorratu zituzten.

Bigarren tailerra datorren hilaren 7an izango da, asteazkena eta  eta hornidura eta jarduera ekonomikoei buruz hitz egingo dute. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Udaleko areto nagusian. Bestalde, haur, nerabe zein gazteekin ere hainbat tailer egingo dituzte azaroan zehar. Hilaren 16an, 11an eta 23an izango dira saioak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide