Albisteak
Azaroaren 19tik 25era izango da aurtengo Mendi Astea
— 2018-11-06Agiro Mendi Klubak eta Udalak mendi astea antolatu dute datorren azaroaren 19tik 25era bitartean. Mendia maite duten zestoarren esperientziak lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango da. Hainbat herritarrek mendian bizi izandako esperientzien berri emango dute Portalen antolatutako solasaldietan. Bestalde, ume zein gaztetxoek ere izango dute zer gozatu egun horietan.
Hemen duzue egitaraua:
- Azaroak 19, astelehena – Gurutze Lopetegi eta Pablo Juaristi: “Lurrikara eta gero trekina (Nepal)” Arratsaldeko 20:00etan, Portalen.
- Azaroak 20, asteartea – Koldo Ruiz: “Andeak” Arratsaldeko 20:00etan, Portalen.
- Azaroak 21, asteazkena – Mikel Arregi “Ertxin”: “Zelanda Berria eta Patagonia, hego hemisferioko izotz-guneak” Arratsaldeko 20:00etan, Portalen.
- Azaroak 24, larunbata
Goizean: Txangoa Granadatik Aizarnarako gorputz-bidea. Irteera, goizeko 08:00etan. Izen-emateak: Portalen azaroaren 22a baino lehen.
Arratsaldean: 12-16 urtekoentzako BTT irteera. 16:00etan Gurutzean.
- Azaroak 25, igandea – Umeentzako goiz-buelta, Endoia mendi itzula. Irteera, 09:00etan plazan. Izen emateak: herri-eskolan, azaroaren 22a baino lehen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide