Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar, asteartea, izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita Portale Kultur Elkartean. Mozorroa janzteak eta kuestazioan eske erronda ateratzeari buruz jardungo du Araolazak. Bi ekintza horiek Euskal Herriko neguko festatan nola ematen diren aztertuko du eta Halloween, Olentzero edota Inauteriei buruzko bitxikeriak ere izango ditu hizpide. Solasaldi honekin, mozorroek inauterietako ukitu ludiko eta jai giroaz haratago, herrien kultura eta tradizioarekin duten lotura azpimarratu nahi du antropologoak.