Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ikasturteari amaiera emanez, Itxaropena Dantza Taldeak Bidelagun ikuskizuna aurkeztu zuen pasa den larunbatean. Haurren zazpi talde eta helduen taldea aritu ziren oholtzan, guztira 80 dantzari inguru musikarien laguntzaz.
Aurtengoan, Itxaropena Datza Taldeak, urte hauetako bidean alboan izan dituen lagunei eskerrak eman nahi izan dizkie, bereziki, Ane Mendizabali. Urteetan taldeko kide izan da, baita ia taldetik pasa diren haur gehienen dantza irakasle ere. Aurtengo ikasturtean, deskantsu bat hartu du eta taldeak bere lana eskertzeko aprobetxatu du.
Hemen dituzue ekitaldiko irudi batzuk, bideoz ere grabatu genuen eta laster argitaratuko dugu bideo osoa.
IRUZKINDU