Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen ‘Bikain’ ziurtagiria jaso du Udalak. Gaur arratsaldean banatu dituzte ziurtagiriak Gasteizko Europako Jauregian eta Josetxo Mendizabal alkateak izan da bertan. “Azaroan jakin genuen ziurtagiria jasoko genuela eta gustura hartu genuen albistea” azaldu du alkateak. Horrelako ziurtagiri bat jasotzeak babesa ematen duela gehitu du Mendizabalek.