Albisteak

Zestoako haur eta gazteen batzarra egin dute

Zestoako Herri Hezitzailearen lan-taldeak deituta, Zestoako haur eta gazteen batzarra egin da asteazken honetan. Udaletxe azpian 4-12 urte bitarteko 60 haur inguru elkartu dira. Plazan pixka bat jolastuta, udaleko areto nagusira  igo eta hainbat jolasen bitartez iraileko festetarako haurren proposamenak jaso dituzte. Haurrek beraien ideiak eta nahiak agertu dituzte, ekintza egingarriak aukeratuko ditu Herri Hezitzailearen lan taldeak. Ondoren, hurrengo batzar bat deituko dute, haurrei zein proposamen aukeratu dituzten jakinarazteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.