Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pasa den igandean ‘Eskola Txikien Festa’ ospatu zen Ikaztegietan. Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteak urtero ospatzen du festa hori, eta 2017ko Eskola Txikien Festa Arroan ospatuko da.
Gipuzkoako herri txikietako eta auzoetako hainbat ikastetxek osatzen dute Gipuzkoako Eskola Txikien Elkartea. Aizarnako eskola ere elkarte horretako kide da, eta igandeko festan aizarnarrek ere parte hartu zuten. Elkartearen webgunean duzue informazio guztia.
Aurtengo Festa amaituta, lekukoa Arroabeko Eskolak hartu du “Eskola Txikiak bizirik Ikaztegietatik Arroara” lemapean. Beraz, 2017ko ekainean Arroabean ospatuko da Eskola Txikien aldeko festa.
Argazkia: Tolosaldeko Ataria
IRUZKINDU