Albisteak

Gipuzkoako EAJren Kongresurako eta Senaturako hautagaiek Ekainberri bisitatu dute

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJko hautagaiek, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Zestoako Ekainberri museoa bisitatu dute, Zestoako EAJko kideak ere bertan izan dira.

Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, “EAJK, orain arte bezala, euskal kultura babestu eta defendatzen” jarraituko duela adierazi du, gehien bat “Espainiako Gobernuaren erasoen aurrean eta adierazi duen kulturarekiko konpromiso eza ikusirik” gehitu du.

Joseba Agirretxeak pasa berri den legeladia, kulturalki dagokionez, “tamalgarritzat” definitu du. Agirretxearen ustetan Espainiako Gobernuaren kulturarekiko iritzia lotsagarria da. Batetik, azpimarratu nahi izan du BEZ kulturala oso kaltegarria izan dela, “kaltegarria sortzaileentzat, kaltegarria programatzaileentzat eta baita publikoarentzat ere”. Kongresurako hautagaiaren arabera, Espainiako Gobernuak “kulturarako epe laburrerako ikuspegi ekonomikoa” du. Agirretxeak Raxoiren gobernuak Kultur Hiriburua proiektuari izena kendu nahi izan eta jarrera zikoitza salatu nahi izan du.

Kulturak “pertsona gisa eta baita herri bezala definitzen gaitu” Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez, eta horregatik “geurea den hori” babestea eta sustatzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Ideia horri lotuta, Agirretxeak “Euskal kultura sustatzeko Euskal instituzioek urte guzti hauetan egindako lana” gailendu du.  Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta udaletxeak “euskaldunon herri ekimenarekin batera, kultura garatu eta handitzen dutenak dira” gehitu du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide