Albisteak
Andoni Lubakiren argazki emanaldia eta ikastaroa antolatu ditu F11 Argazki Elkarteak
— 2019-01-08F11 Argazki Elkarteak antolatuta, Andoni Lubaki foto-kazetariak argazki emanaldia eskainiko du datorren hilaren 16an Portale Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Munduko hainbat herrialdetako gatazkak argazkietan jaso ditu urretxuarrak eta Siria, Libia edota Afrika Erdiko Errepublikan izandako bizipenak izango ditu hizpide datorren asteko saioan.
Ikastaroa
Argazki emanaldiaz gain, hilaren 17 eta 19an, argazkigintza ikastaroa eskainiko du Lubakik. Bi saio horietan, argazkilariak Alepon egindako lana baliatuko du, argazkiak nola bilatu behar diren azaltzeko. Gainera, edizio lana nola egiten duen ere azalduko du. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 50€ ordaindu beharko dituzte. Izena emateko zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da.
Argazkia: argia.eus
Egin zaitez bazkide