Albisteak
Aldaketak Iraetako Santa Ines jaietako egitarauan
— 2019-01-15Datorren asteburuan ospatuko dituzte Santa Ines jaiak Iraetan. Hasiera batean larunbatean eman behar zieten hasiera jaiei. Auzoko festen antolatzaileek euren eskuetan ez dauden gora batzuk izan dituztela azaldu dute eta hori dela eta, egitarauan aldaketa batzuk egin dituzte. Festak, igandean hasiko dira, Santa Ines egunaren bezperan. Pilotako finalak ere egunez aldatu dituzte eta hilaren 26an jokatuko dira. Ikusi hemen egitaraua eguneratuta:
URTARRILAK 20 – IGANDEA
11:00 Txupinazoa
17:30 URREZKO AIZKORA eta ERROTA HARRIA
URTARRILAK 21 – ASTELEHENA – SANTA INES EGUNA
11:00 Meza Santua – Santa Ines eguna
14:30 Iraetako Gure Ordekan bazkide bazkaria
URTARRILAK 25 – OSTIRALA
22:30 Mus txapelketa Bekoetxen (Inskripzioa 22:00etatik aurrera)
URTARRILAK 26 – LARUNBATA
11:00 “Vamos al frontón”
11:30 Pilota finalak
13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka Elkartean
14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
20:00 Batukada Iraetako kaleetan zehar
20:30 Garagardo afaria Iraetako frontoian:
Saltxitxak, kodilloa, postrea eta garagardoa nahi adina
24:00 Erromeria: HEMENGATTUN taldearekin
URTARRILAK 27 – IGANDEA
10:00 Meza Iraetako jubilatuen omenez
10:30 Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa
16:00 Jaioberriei omenaldia
16:30 Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak
17:00 Iraetako tren txikia zabalik
18:00 Txokolatada
Egin zaitez bazkide